Hala ere, ume gehiagorendako tokia ere badago haurtzaindegi berrian. Guztira, hogei umerendako lekua dago. 0 eta urtebete bitarteko umeendako gelan, zortzirendako; urtebete eta bi urte bitarteko umeendako gelan, berriz, hamabi umerendako tokia dago.
Inaugurazioa atzeratuta
Oraingo asteburuan inaugurazio ekitaldi ofiziala egitekoak ziren, baina, Jaurlaritzako arduradunek ezin zutela eta, atzeratu egin dute.