Bando horretan Udalak dio Emergentzia plana martxan jarriko dutela. Baina, Udalaren baliabideak mugatuak direla eta, herritarren laguntza ere eskatzen dute. Hona hemen bando horrek dioena:
- Udala bideko elurra kentzeaz bakarrik arduratuko da. Autoak eta oinezkoak bidean batera ibili beharko dira, beraz, guztiei arreta berezia eskatzen zaie.
- Bizilagunei eskatzen zaie ataritik biderainoko zatia garbitzea.
- Edozein abisu edo eskaera egiteko, berriz, honako telefono zenbakira deitu dezakegu: 943 76 62 46.