Era horretan, auzotarrek eskatu nahi dute Udalak eskuartean dituen proiektuen gaineko erabakiak hartu aurretik, herritarren iritzia kontuan har dezala. Beheko Auzoan, plaza gorrian, etxebizitzak egitea eta Sagastin, berriz, Kultura eta Gizarte Etxea egitea aurrez ikusten dituzte Udalaren proiektu horiek.
Auzotarrek zera adierazi digute: Gauzak beste era batera egin behar direla esan nahi diogu Udalari; horrelako proiektu garrantzitsuen aurrean, denon iritzia kontuan hartu behar dela.