Argiteria sistema berria jarri dute Estalan eta harako bidean

Aintzane Irizar 2005ko urt. 24a, 10:53
Estala futbol zelaian eta harako bidean argiteria sistema berria jarri du Udalak. Aurreko astetik dago martxan sistema berri hori; horrela, aurrerantzean edozein herritarrek aukera izango du Estalarako bideko argiak pizteko, baita futbol zelaiko bertako argiak pizteko ere.

Orain arte futbol jokalariek eta Antzuola Kirol Elkarteko arduradunek bakarrik zuten Estalarako bideko eta futbol zelaiko argiak pizteko aukera.

Udalak, baina, aukera hori herritar guztiei zabaldu nahi izan die, eta horretarako, argiteria sistema berritu du.

Gauzak horrela, Estalarako bideko argiak piztu ahal izateko, hilerri ondoan jarri dute interruptorea. Sakatzen dugunetik 15 minutuz egongo dira farolak piztuta; ondoren, itzali egingo dira. Goitik behera etorri ahal izateko, berriz, futbol zelaiko aldagelen eraikinean, kanpoko horman dago interruptorea.

Futbol zelaian ere argiak

Estala futbol zelaiko bertako argiak pizteko aukera ere izango dugu aurrerantzean. Aldagelen eraikineko horman dago horretarako interruptorea ere. Estalako argiak bi orduz egongo dira piztuta; denbora hori pasatuta, automatikoki itzaliko dira futbol zelaiko farolak.

Era horretan, Udalak herriko kirolari eta paseoan ibiltzen diren guztiei futbol zelaia erabiltzeko aukera eman nahi izan die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak