Ia herri osoa argi barik

Aintzane Irizar 2005eko urtarrilaren 19a

Gaur, hilak 19, 07:30ean argia joan da ia herri osoan. Iberdrolan adierazi digutenez, 11:30erako arazo hori konponduta egongo dela espero dute.

Iberdrolan adierazi digutenez, hilerri ondoko transformadorean gertatutako matxura batek eragin du herri osoa argi barik geratu izana. Sagasti kalea eta herriko enpresa handienak izan ezik, herri osoa dago argi barik goizeko 07:30etik.

Iberdrolako teknikoak lanean dihardute eta espero dute matxura 11:30erako konponduta egongo dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak