Datozen asteotarako zinema saioak finkatu dituzte

Leire Kortabarria 2005ko urt. 14a, 12:16
Urtarril osoko zinema kartelera antolatuta dauka Udalak, eta baita otsail haiserakoa ere. Emanaldiak astean bi egunetan dira, egubakoitzean helduendako eta domekan umeendako.

Gaur, egubakoitza, Yo, robot film arrakastatsua ikusteko aukera izango da 22:00etan, eta etzi, domeka, El bosque animado izango da, umeendako emanaldian, 16:30ean. Ohi bezala, saio guztiak Olaran etxean izango dira. Sarrera da 2 euro egubakoitzetan eta 1,30 domeketan.

Urtarrilerako, honako beste emanaldiak antolatu dituzte:

  • Hilak 21 eta 28, egubakoitza: Garfield eta Luchando con las tentaciones.
  • Hilak 23 eta 30, domeka: Los rescatadores eta Basil, el raton superdetective.

Otsailerako honako filmak aurreikusi dituzte: hilaren 4an, egubakoitza, El rey Arturo; 6an, domeka, Zafarrancho en el rancho; eta 11n, egubakoitza, El enviado.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak