Berez Gabonetako txistu kontzertua zena urtarrilean egiten dute azkeneko urteotan; halaxe egingo dute aurten ere. Domekan, hilak 16, izango da hori, udaletxean, meza bukatzen denean.
Kontzertu horretan, Antzuolako Txistulari Taldearekin batera, Antzuolako Abesbatzak eta Bergarako Metal Boskoteak parte hartuko dute.
Hona hemen domekarako prestatu duten egitaraua:
- Goizeko izarra/ Jose Mari Gurrutxaga
- Amayur/ Joakin Iruretagoiena
- Atso Zalduteria/ Raimundo Sarriegi
- Minueto/ V. Monzon
- Tanda de danzas/ Manuel Delgado
- Mendi aldera/ Isidro Ansorena
- Agur Donibane/ Luis Mariano
- Mendian gora/ Xabier Amuritza eta Imanol Lartzabal
- Oi ama Euskal Herri/ Herrikoia