Egunero zabaltzen hasi ziren KZGunea, baina, oso jende gutxi ibiltzen zela eta, astean behin bakarrik zabaltzen hasi ziren. Orain, berriz, erabaki dute hamabostean behin zabaltzea. Hilabete baten goizez eta hurrengoan arratsaldez zabalduko dute, txandaka.
Urtarrilean, hilaren 13an eta 27an, eguena, zabalduko dute, 09:00etatik 13:00etara. Otsailean, berriz, arratsaldez egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara.