Euskal Herrian Euskaraz taldea aurkeztu dute

Aintzane Irizar 2005ko urt. 10a, 09:58
Euskal Herrian Euskaraz taldea aurkeztu berri dute Antzuolan. Abenduaren 27an egin zuten aurkezpen ekitaldia Olaran etxean. Nazio mailako erakunde horrek 25 urte betetzen dituen urtean bertan sortu da herrian talde hori.

Herri mailan talde berria sortuta ospatu dute Antzuolan Euskal Herrian Euskaraz erakundearen 25. urteurrena.

Abenduaren 27an egin zuten sortu berri duten taldearen aurkezpen ekitaldia. Hantxe parte hartu zuten Arrasate eta Bergarako ordezkari banak eta Antzuolako bi kidek. Oier Peñagarikano eta Maialen Ormazabal antzuolarrek, hain zuzen ere, eman zuten herriko taldearen berri.

Euren esanetan, euskaldunon hizkuntz eskubideen alde lan egingo dute orohar, baina, lehentasunak zehaztu dituzte. "Osasun arloan dugun arazoa, hain justu, izango da gure lehentasuna", azaldu zuen Oier Peñagarikanok. Izan ere, herrian dagoen mediku bakarrak ez daki euskaraz.

Bestalde, herriko gainerako taldeekin elkarlanean jarduteko asmoa azaldu zuten, Idolazekin, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak