Baserrian sortutako plastikoa bilduko dute martitzenean, hilak 28

Usoa Agirre 2004ko abenduaren 22a

Datorren martitzen arratsaldean utzi beharko dira plastikoak Gure Txokoko aparkalekuan eta eguaztenean jasoko dituzte.

Baserri ingurunean sortutako plastikoa bilduko du Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak. Plastikoa ateratzeko eguna datorren martitzena, abenduak 28, izango da. Gure Txokoko aparkalekuan utzi beharko da plastikoa martitzen arratsaldez, eta bilketa hurrengo goizean egingo du Elkarteak.

Ondorengo materiala jasoko dute

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.

  • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegiko plastiko zuria.

Plastikozko sokak ez dira batuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak