Zapatu arratsaldean, 18:30ean hasita, jokatu zituzten Herri Mailako Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finalak. Mikel Urzelaik eta Jon Gurutz Biterik Julen Iparragirre eta Mikel Larrañagaren aurka jokatu zuten finaleko partidu hori. Urzelaik eta Biterik 22 eta 19 irabazi zieten Iparragirre eta Larrañagari.
Partidua luzea eta gogorra izan zen; Iparragirre eta Larrañaga hasi ziren irabazten (9 eta 2), baina, poliki-poliki, partiduari buelta ematea lortu zuten txapeldunek.
Erregetako txapelketa
Bestalde, aipatzekoa da Olalde pilota elkarteak Errege txapelketa antolatu duela herriko neska-mutikoendako. 30 bat umek parte hartuko du txapelketa horretan, eta urtarrileko lehendabiziko egunetan jokatuko dituzte partiduak. Finalak, berriz, hilaren 5ean izango dira, eta ondoren askaria egingo dute.