Final nagusia jokatuko dute Mikel Urzelaik eta Jon Gurutz Biterik Julen Iparragirre eta Mikel Larrañagaren aurka.
Hirugarren eta laugarren postuak jokatzeko partiduan, berriz, honako bikoteek jardungo dute: Luis Larreak eta Jon Arangurenek Juan Simon Aristiren eta Jose Manuel Aranbururen aurka.
Aurreko asteko zapatu goizean jokatu zituzten finalerdietako partiduak, eta honako emaitzak izan genituen:
- Urzelai-Biteri / Aristi-Aranburu...18-15
- Iparragirre-Larrañaga / Larrea-Aranguren...18-15