Antzerkiola Imaginarioaren "Ardoaz" antzezlana zapatuan

Aintzane Irizar 2004ko abenduaren 16a

Zapatuan, hilak 18, Antzerkiola Imaginarioaren Ardoaz antzezlana ikusteko aukera izango dugu, Ander Lipus aktorearen eskutik. Olaran etxean izango da hori, 22:00etan.

Ander Lipus aktore ezagunak Ardoaz bakarrizketa taularatuko digu zapatu gauean. Anderground trilogia osatzen duten bakarrizketetako bat dugu Ardoaz; beste biak dira Minutu bakarra eta Mis rarezas dirias tu*.

Emagaldu batekin maitemintzen den gizon baten istorio krudela kontatzen zaigu bakarrizketa horren bitartez. Emakumea hiltzen denean, pertsonaia "amets alkoholikoetan murgiltzen da".

Antzerkiola Imaginarioak gehien taularatu duen lana da Ardoaz; Euskal Herri osoan 100 emankizunetik gora eskaini dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak