Patxi Cabori martitzenean egin zioten ebakuntza

Aintzane Irizar 2004ko abenduaren 2a

Martitzenean, hilak 30, egin zioten polipoetako ebakuntza Patxi Cabo antzuolar presoari. Arrasateko Eskualde Ospitalean dago ingresatuta, eta badirudi hantxe jarraituko duela datorren astera arte.

Ebakuntza egin orduko astebete zeraman Patxik Arrasateko Eskualde Ospitalean ingresatuta. Hesteetako polipoetatik egin zioten ebakuntza martitzenean, hilak 30; ondo atera zen ebakuntza.

Senitartekoek eta neska-lagunak egunero dute Patxirekin egoteko aukera.

Ospitalean dagoenetik egunero egin dituzte kontzentrazioak ospitale aurrean eta Antzuolako Zurrategi plazan. Ingresatuta dagoen bitartean, kontzentrazio horiek egiten jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak