Sanjosepe izena jarri diote kale berriari

Aintzane Irizar 2004ko azaroaren 24a

Azaroko osoko bilkuran erabaki zuen udalbatzarrak Zurrategi eta Eguzki auzoen osteko kale berriari Sanjosepe izena jartzea.

Elkarri atxikitako hamahiru etxe familiabakar egin dituzte hantxe; aurreko asteko egubakoitzean eman zituen Udalak etxe horiendako beharrezko baimenak. Gauzak horrela, jabekideak hantxe bizi izaten jartzeko moduan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak