Lan horiek guztiak amaituta, astelehenean, azaroak 22, jarriko dituzte martxan trafiko aldaketa guztiak. Honakoak dira aldaketak:
- Kalebarrenen: Kalebarrengo zubitik Herriko plazara arteko bidea noranzko bakarrekoa izango da; behetik gorakoa, hain zuzen ere.
- Buztinzuri: noranzko bakarrekoa izango da kale hori; behetik gora bakarrik pasatu ahal izango dira ibilgailuak.
- Frontoi bidea: hau ere noranzko bakarrekoa; frontoitik Olaran aldera bakarrik.
- Herriko Plazatik Sagastira edo Aiherrara: behetik (plazatik) Olaran aldera bakarrik joan ahal izango gara.
- Sagasti eta Buztinzuri artekoa: goitik behera bakarrik ibili ahal izango gara, Sagastitik Buztinzurira.
Udalak herritarrei euren laguntza eskertu eta zera eskatu nahi die: kontu eta arreta handiz ibiltzeko, hasieran, batez ere, aldaketa hauek direla eta.