Inkomunikatuta jarraitzen dute atxilotuek

Atzo 16 lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Espainiako Barne Ministeritzaren arabera, "ETAren azpiegituraren parte" izateagatik. Atxilotuak Madrilgo Canillas polizia etxera eraman zituzten atzo eta inkomunikazio egoeran daude.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek agindu zuen operazioa. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak adierazi duenez, operazioak irekita jarraitzen du, Nafarroan behintzat bai.

Goienako lankideen adierazpena

Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatibako lankide Amaia Mundiñanoren atxiloketa dela-eta, zera adierazi nahi dugu:

  1. Arduratuta gaude Amaiaren egoerarengatik eta honek jasan dezakeen tratuak kezkatzen gaitu. Pertsona orori dagozkion oinarrizko eskubideak bermatzea nahi dugu.
  2. Egoera honen aurrean, Amaiaren familiari eta lagunei elkartasuna adierazi nahi diegu.
  3. Amaia lehenbailehen berriro gure artean izatea nahi dugu.

Goienako langileak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.