Mikel Lopezek irabazi du argazki lehiaketa

Aintzane Irizar 2004ko azaroaren 15a

Domeka iluntzean banatu zituzten Udalak antolatutako argazki lehiaketako sariak, Olaran etxean. Nagusien mailan Mikel Lopezek jaso zuen lehen saria.

Intxaurrak argazkiarekin irabazi zuen Mikel Lopezek argazki lehiaketako nagusien mailako lehen saria.

Gaztetxoenen mailan, 14 urtetik beherakoenean, hain justu, Julian Ramirez de Okarizen San Mauricio argazkiari eman zioten sari nagusia.

Gazteen mailan, berriz, 15 eta 25 urte bitartekoenean, ez zuten lanik aurkeztu.

Aurten beste sari bat ere eman dute: Internet bitartez jasotako argazki digital onenaren saria, hain zuzen ere. Maite Telleriak jaso du sari hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak