Arauak aldatzearekin, Udalaren helburua da maristen eraikina zegoen tokian etxebizitzak egitea eta Sagasti auzoko zelaian, berriz, gizarte eta kultura etxea.
Arauak aldatzeko dokumentoaren aurrerapena jendaurrean egon zen eta irailean iradokizunak egiteko aukera izan zuten herritarrek. Gertu Gaek, Zutik-ek, Beheko auzoko bizilagunek eta herritar batek euren iradokizunak aurkeztu zituzten; Udalak ez ditu horiek onartu.
Aurreko egubakoitzeko osoko bilkuran, arau aldaketen oinarri izango diren irizpideak onartu zituzten; iradokizunik onartu ez dutenez, bere horretan jarraitzen dute arauak aldatzeko irizpideek.
Iradokizun batzuek zalantzan jartzen zuten Udalaren proposamenen legaltasuna; horren gainean, zera adierazi digute Udaletik: txosten tekniko eta juridikoek argi lagatzen dutela proposamenok legezkoak direla. Orain, arauak aldatzeko hasiera bateko dokumentua idatziko dute teknikoek; abenduko osoko bilkuran aztertuko dute dokumentu hori.