Infantil mailako futbol taldea sortu dute

Aintzane Irizar 2004ko azaroaren 10a

Antzuola Kirol Elkarteak futbol talde berria osatu du, infantil mailakoa, hain justu. Zortzi jokalarik jokatuko dute maila horretako partiduetan, F-8 deritzon liga da eta.

Aurreko astean hasi zuten denboraldia infantil mailako mutikoek.

Lehenengo fasean, sei taldek jardungo dute elkarren aurka: Antzuolak, Bergarak, Urkik eta Almeneko hiru taldek.

Jon Ander Castro eta Endika Iturbe izango dira talde berriko entrenatzaileak. Jokalariak, berriz, honakoak: Julian Ramirez de Okariz, Xabi Arantzeta, Ibai Zabalo, Aimar Igarza, Gorka Etxezarreta, Maikel Martin, Jon Iturbe, Ander Iturbe, Aitor Laskurain, Mikel Lizarazu, Imanol Clemente, Hodei Zenitagoia elgetarra eta Josu Irizar bergararra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak