Herriko pilota txapelketan hamar bikotek jardungo dute zapatutik aurrera

Aintzane Irizar 2004ko aza. 4a, 12:27
Zapatuan, hilak 6, hasiko da Olalde elkarteak antolatutako Herri Mailako Eskuz Binakako Pilota Txapelketa. Olaldek norgehiagoka hori antolatzen duen zortzigarren urtea da aurtengoa. Zapatu goizero lau partidu jokatuko dituzte.

Zapatuan, 09:30ean, ekingo diote txapelketako lehendabiziko partidua jokatzeari. Guztira, lau partidu jokatuko dituzte; 10:00etan, 10:30ean eta 11:00etan izango dira gainerako partiduak, Udal Pilotalekuan.

Zapatu goizero lau partidu jokatuko dituzte, abenduaren 11ra arte. Egun horretan, finalerdietako partiduak jokatuko dituzte. Finala, berriz, hilaren 18an izango da. Aipatzekoa da, bestalde, partiduak 18 tantora jokatuko dituztela.

Hamar bikote bi taldetan

Aurten, aurreko urtetan ez bezala, maila bakarrean jokatuko dute txapelketan izena eman duten hamar bikoteek. Baina, parte hartzaileak bi taldetan banatu dituzte. Hona hemen txapelketan jardungo duten hamar bikoteak; lehenengo taldean, honako hauek: Mikel Bargiela eta Jon Pagaldai; Aranguren eta Luis Larrea; Juan Simon Aristi eta Juan Manuel Aranburu; Agirrezabal eta Saralegi eta Joseba Lezeta eta Juanjo Aranburu. Beste taldean, berriz, honako bikote hauek ditugu: Mikel Urzelai eta Jon Gurutz Biteri; Julen Iparragirre eta Mikel Larrañaga; Migel Mari Jauregi eta Mikel Muguruza; Andoni Balerdi eta Bideluze; Aaron Almena eta Eneko Zabaleta.

Talde bakoitzeko lehendabiziko bi bikoteak sailkatuko dira finalerdietarako. Esan bezala, abenduaren 11n jokatuko dituzte finalerdiak; handik bi bikote sailkatuko dira finalerako; abenduaren 18an, hain justu, jokatuko da finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak