Astelehen, eguazten eta egubakoitz gauetan pasatzen dira zabor biltzaileak Antzuolatik. Aurreko asteko egubakoitzean, baina, ez ziren etorri; horrela, ia bost egunetako zaborra pilatu zen edukiontzietan eta inguruetan. Itxura eskasa zuten edukiontzi inguruek, eta usain txarra zegoen.
Hainbat herritarrek helarazi digu bere kexa gertaera honen aurrean, eta horrelakorik gehiago ez gertatzea eskatu.