Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Antzuola-Aiherra gaitzat dutelarik hainbat ekintza antolatu dira bai Antzuolan eta baita Aiherran ere. Hemen zehazten dira horiek. Gaur, osteguna, hasten dira hitzaldi batekin eta urriaren 30ean amaitu erakusketa baten bidez.
Urriak 28, osteguna ANTZUOLAN. Hitzaldia Daniel Landartekin: Iparraldea gaur. Kezkak eta esperantzak. Olaranen, 19:00etan
Urriak 29, ostirala. AIHERRAN, 18:00etan Txalapartariak, joaldunak eta Herriko eskolako umeen kantu saioa. 19:30ean Aiherrako Herriko Etxearen eta Antzuolako Udalaren arteko hitzarmena sinatzea. 20.00 Aiherra-Antzuola arteko lasterkaldiaren hasiera.
Urriak 30, zapatua. ANTZUOLAN. 11:00etan Lasterkaldiaren bukaera. Lekukoaren agiria irakurtzea, luntxa, bertsolariak, buruhaundiak... 14:00etan Bazkaria. Ondoren: dantzariak, trikitilariak, kantu saioa... 19:00etan Gaztainerre jana
Urriak 30, 31 eta azaroak 1. ANTZUOLAN Erakusketa: Aiherra-Antzuola 20 urte Olaranen, 12.00-14.00 eta 18.30-20.00