Herri barruko trafikoan aldaketak egingo dituzte

Aintzane Irizar 2004ko urr. 20a, 13:42
Aurreko astetik dihardute herri barruko lurreko bide seinaleak margotzen. Zutikako trafiko seinaleak ere jarriko dituzte. Lan horiek amaitzen dituztenean, aldaketa handiak egingo dituzte herri barruko trafikoan; noranzkoak, hain zuzen ere, aldatuko dituzte.

Aldaketa handiak egingo dituzte datozen asteotan herri barruko trafikoan. Horretarako, eta gaur egun dauden seinaleak berritzeko, hainbat lan egiten dihardute aurreko astetik: lurreko bide seinaleak margotzen hasi ziren aurreko astean, eta zutikako seinale berriak ere jarriko dituzte.

Aldaketa nabarmenena izango da Kalebarrenen, Santiagoneko kantoian, hasi eta Kalegoiraino noranzko bakarra ezarriko dutela, behetik gorako noranzkoa, hain justu. Hortaz, Kalegoitik behera joateko, orain bezala, Sagasti auzotik pasatu beharko dugu. Herriko Plazara iristeko aukera bakarra, berriz, Kalebarrendik pasatzea izango da. Izan ere, Olaran etxe ondotik behera joaterik ere ez dugu izango; bide hori gora joateko bakarrik erabili ahal izango dugu.

Bestalde, Sagastitik Kalegoirako bidea zabaldu egingo dute; orain arte, kontrako noranzkoan bakarrik egon da zabalik bide hori. Beste aldaketa batzuk ere egingo dituzte: besteak beste, frontoitik Kalebarrenerako bidea erabat itxiko dute eta frontoiko pasealekuak eskola alderako noranzkoa bakarrik izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak