Berriro 2.000 biztanle izatera iritsi da Antzuola

Aintzane Irizar 2004ko ira. 30a, 18:48
Azkenaldian jende askok dihardu Antzuolan erroldatzen eta biztanle kopurua gora doa. Irailaren 21ean joan zen erroldatzera herriko bi milagarren biztanlea; Maite Solaun bergararra izan zen, eta berarekin batera, bere senarra eta bi seme-alabak erroldatu zituen.

Udaleko arduradunek, ongi-etorria emateko, Antzuolaren gaineko liburu, bideo eta eskuorri sorta bat eman zioten Maiteri. Gauzak horrela, momentu honetan, 2.004 biztanle ditu herriak, azkeneko hamar urteotan izan duen kopururik altuena.

80ko hamarkadan gehien

70eko eta 80ko hamarkadetan izan zuen biztanle gehien Antzuolak. 1970. urtean 2.183 biztanle zituen; 1975. urtean, berriz, 2.240 biztanle; 1980. urtea izan zen biztanle gehien izan dituen urtea, 2.283 biztanlerekin. Gutxien, berriz, 1999. urtean izan zuen, 1.894 biztanle besterik ez zituen herriak urte horretan.

Biztanlegoaren eboluzioa

Urtea ............. Biztanleak

  • 2004 ............. 2.004
  • 2003 ............. 1.946
  • 2002 ............. 1.911
  • 2001 ............. 1.899
  • 2000 ............. 1.896
  • 1999 ............. 1.894
  • 1998 ............. 1.910
  • 1997 ............. 1.922
  • 1996 ............. 1.940
  • 1995 ............. 1.952
  • 1994 ............. 1.969
  • 1993 ............. 2.000
  • 1992 ............. 2.025
  • 1991 ............. 2.047
  • 1990 ............. 2.109
  • 1986 ............ 2.130
  • 1985 ............ 2.207
  • 1981 ............ 2.279
  • 1980 ............ 2.283

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak