Antzerki ikastaroa urriaren 19an eta 26an eta azaroaren 2an eta 9an izango da, martitzenak. Oihulari Klown taldeko Beatriz Egizabal kideak emango ditu eskolak, 18:00etatik 20:30era bitartean.
Izena emateko, liburutegira jo beharko duzue urriaren 5etik 7ra bitartean. Idolazeko bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, berriz, 30. Argibideetarako, 943 76 60 65 telefonora dei dezakezue.