Bertso-afari batekin zabalduko ditu ateak gaztetxeak, egubakoitzean

Aintzane Irizar 2004ko ira. 23a, 14:05
Egubakoitza, hilak 24, zabalduko dute gaztetxea. Inaugurazio egun horretarako, ekitaldi berezia antolatu dute: bertso-afaria egingo dute gaztetxean bertan. Xabier Silveirak, Fredi Paiak eta Jokin Urangak jardungo dute bertsotan afalostean.

Kalebarrenen, Goñi oinetako denda egon zen tokian, hain zuzen ere, jarri dute gaztetxea. Oraingo astean bertan jarri dute martxan estraktorea eta herritarrek emandako mahaiak eta aulkiak ere badituzte. Gauzak horrela, dena prest dago egubakoitz arratsaldean ateak irekitzeko.

18:00etan, gaztetxearen historiaren gaineko bideo emanaldia egingo dute; 19:30ean, berriz, poteoa egingo dute trikitilariekin eta bertsolariekin, eta gauean, esan bezala, bertso-afaria egingo dute.

Gazte guztiendako gaztetxea

Inauguraziorako ekitaldi hauek guztiak Antzuolako Gazte Asanbladak antolatu ditu. Asanbladako kideek azaldu digutenez, oraindik ez dute zehaztu zela funtzionatuko duen gaztetxeak: “Poliki-poliki, martxan jartzen garenean, gazte guztion artean joango gara zehazten zela funtzionatuko dugun”. Dena dela, gauza bat badago zehaztuta: nahi duten gazte koadrila guztiek izango dituzte gaztetxeko giltzak. Bost laguneko giltza bat izango dute. Hori bai, giltzak izateko eskubidearekin batera, hainbat betebehar ere izango dituzte: gaztetxea garbitzea, esaterako.

Azkenik, aipatzekoa da urriaren 8an ibarreko gazte asanbladen topaketa egingo dutela Antzuolan. Debagoiena osoko hainbat gazte elkartu eta afaria egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak