Argazki lehiaketak irudi digitalendako saria ere izango du aurten

Leire Kortabarria 2004ko ira. 17a, 15:56
Herriko Argazki Lehiaketak, bere 10. edizioan, argazki digital onenaren saria banatuko du: 100 eurokoa izango da, hain zuzen ere. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago, urri bukaera arte.

Hamargarren edizioan, Antzuolako argazki lehiaketak berritasun nagusi bat dakar: hain zuzen, e-mailez bidalitako argazki onenaren atala. Hor, bakoitzak bi argazki bidali ahal izango ditu kultura@antzuola.net helbidera. Saria 100 eurokoa izango da.

Gainerako oinarriak ohikoak dira:

  • Antzuolan jaio edo bizi den edozeini dago zuzenduta
  • bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, koloretan nahiz zuri-beltzean, eta argazki bakoitzak bere izenburua izan beharko du
  • euskarria 30 x 40 zentimetrokoa izango da, eta kartulina finez egina
  • udaletxean aurkeztu behar dira, urriaren 29an, azken egunez
  • maila nagusietan, 150 eta 90 euroko sari bana emango dute.

Eskulanak

Eskulan ikastaroa deitu berri du baita Udalak. Urriaren 7tik ekain bukaera arte izango da – baina bi hileko etenaldiarekin–, eguenetan, 14:30-16:00 edo 16:00-17:30. Prezioa da 70 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak