Plazatik 20 bat lagun irten ziren Trekutzera bidean, gehienak gaztetxoak. Baina Trekutzen, ehun bat elkartu ziren, bere kabuz joandako mendizaleak ere bai. Behin hara helduta, Arrolako kideek hamaiketakoa eskaini zuten, salda eta txorizoa, eta giro ederra egon zen.
Lehen egun honetan, urtean barrena mendi altuenak igotzen zituzten mendizaleak omentzen zituzten, hortik dator Finalista Egunaren izena. Gaur egun, ordea, ohitura hori galdu egin da, baina lagunak elkartzeko aitzaki polita da.