Erretiratuen egoitza eraberritu egin dute

Aintzane Irizar 2004ko abuztuaren 31

Erretiratuek Zurrategin duten egoitzan hainbat berrikuntza lan egin dituzte abuztuan zehar.

Ikasturte berrirako, toki atseginagoa izango dute herriko erretiratuek. Besteak beste, hormak margotu dituzte, estraktorea jarri dute, sukalde txiki bat egokitu dute harraska eta guzti. Hozkailua eta mikrouhin-labea ere jarriko dute.

Azkeneko aste honetan, berriz, lanak bukatu ondoren, egoitza garbitzen eta txukuntzen ibili dira erretiratuak eurak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak