Domeka eguerdian jende uagri elkartu zen Herriko Plazan, Udalaren laguntzarekin Trekutz elkarteak antolatutako gastronomia dastaketan. Hantxe, 304 euro batu zituzten. Trekutz elkarteko arduradunek erabaki dute diru hori banatzea: DYAri, Gurutze Gorriari eta Caritasi emango diote dirua.
Aipatzekoa da, bestalde, aurrerantzean, herriko jaietan, ekitaldi horrekin jarraitzeko asmoa duela Jai Batzordeak. Datorren urtean Olalde elkartea arduratuko da dastaketa antolatzeaz.