Finalerako txartela lortzeko froga bat jokatu behar izan zuen Begoñak Finisterren, Patxiren aurka. Froga hori irabazita, finalean ikusi ahal izan genuen astelehenean, Vicente eta Aitorrekin batera.
Azkeneko lehian, Aitor eta Begoña
Programaren erdialdean, bi lehiakide bakarrik geratu ziren, Begoña eta Aitor, hain zuzen ere. Vicente izan zen programako lehen zatian boto gutxien lortu zuena, eta finaletik kanpo geratu zen. Gauzak horrela, bilbotarraren eta antzuolarraren artean zegoen lehia.
Ez zuten botoen portzentajeen berririk eman, baina, jakin dugunez, pare-parean ibili ziren Begoña eta Aitor. Azkenean, baina, bilbotarrak eraman zuen 18.000 euroko saria.
Antzuolar koadrila Miramonen
Begoñari animuak ematera koadrila handia joan zen Miramonera; Begoñaren koadrilakoak eta senitartekoak joan ziren, hamabost bat lagun, guztira.
Programa bukatu zenean, honako argazkia atera zuten guztiek, Begoñarekin batera.
Begoñak kontatu digu pozik dagoela: Ez da gutxi izan honaino iristea eta pozik nago. Ia seguru nengoen Aitorrek irabaziko zuela lehiaketa; merezi zuen, gainera, irabaztea.