GOITBko jaietako programa berezia ikusi ahal izango dugu astelehenean

Aintzane Irizar 2004ko uzt. 14a, 13:32
Jaietako ekitaldi askotan ikusiko ditugu oraingo asteburuan GOITBko kamarak. Izan ere, datorren asterako Antzuolako jaien gaineko programa berezia egingo dute. Aurten, gainera, herritar askok izango du bere etxean programa hori ikusteko aukera

Dagoeneko Antzuolako hainbat etxebizitzatan ikusten dute GOITB. Orain dela aste batzuk jarri zuen GOITBk antena Antzuolan, Altzeta baserriaren ondoan, hain zuzen ere. Beste etxebizitza batzutan, baina, oraindik ezin dute Goiena Telebista ikusi. Kontua da antena kolektiboa duten etxebizitza-multzoetan 40. kanalerako anplifikadorea jarri behar dela. Anplifikadore hori edozein instalatzailek jarri dezake eta ez da garestia izaten, kontuan hartuta bizilagun guztien artean ordaindu behar dela. Antena arrunten kasuan, berriz, nahikoa da telebista sintonizatzearekin.

Antzuolako Udaleko eta Goienako arduradunek esan digutenez, Jaurlaritzak antenen kudeaketarako duen enpresarekin dihardute negoziatzen baimen eta ordainketa kontuak. Horregatik, oraindik ez dago baimen ofizialik, baina, espero dute laster izango dituztela baimen guztiak.

Astelehenean, programa berezia

Gauzak horrela, herritar askok izango du aukera GOITBk astelehenean emitituko duen jaien gaineko programa berezia ikusteko. Astelehenean, hilak 19, gaueko hamarretan ikusi ahal izango dugu programa hori. Eguaztenean, berriz, errepikapena botako dute, 20:30ean. Antzuolako jaiei errepasoa egingo diote programa horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak