Erretiratuen Eguna ospatu zuten domekan

Aintzane Irizar 2004ko uztailaren 12a

Atzo, domeka, ospatu zuten Erretiratuen Eguna. Goizean, 11:30ean, meza izan zuten urtean hildakoen alde. Eguerdian, berriz, bazkaria izan zuten.

Urtero egiten dute bazkaria Erretiratuen Egunean. Aurten, baina, hainbat aldaketa izan dituzte. Batetik, janaria ez zuen Meltxor Legorburuk prestatu beste urtetan bezala, catering enpresa batek ekarri zuen; bestetik, berriz, Herri Ikastetxeko jolastokian egin zuten bazkaria. Aurreko urtetan frontoian egin izan dute.

Guztira, 115 bat erretiratuk parte hartu zuen bazkarian. Alkatea eta haren emaztea ere bazkarian egon ziren. Bazkalostean, berriz, dantzaldia izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak