Jaien aurrerapena izango dugu asteburuan

Aintzane Irizar 2004ko uzt. 9a, 12:43
Datorren asteko eguenean hasiko dira herriko jaiak, eta jaien aurrerapen moduan, txirrindulari lasterketa eta Erretiratuen Eguna izango ditugu oraingo asteburuan. Bi ekitaldiok domekan izango dira.

Domekan, 09:30ean hasiko da amateur mailako txirrindulari lasterketa. 19 eta 20 urteko txirrindulari onenek parte hartuko dute Iñaki Leteren oroimenezko XII. froga honetan.

Antzuolako plazan hasita, 125 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Antzuolatik Oñatira abiatuko dira eta berriro Antzuolara itzuliko dira txirrindulariak; bi aldiz egingo dute ibilbide hori, eta bigarren aldiz Antzuolara iristen direnean, Deskarga igoko dute; handik, Legazpi pasatu ondoren, Oñatira joango dira berriro. Oñatitik Bergarara abiatuko dira, eta Angiozar eta Asentzio gaina igoko dituzte; Elgeta eta Bergara pasatu ondoren, helmugara abiatuko dira. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 12:40 aldera iritsiko dira helmugara.

Erretiratuen Eguna

Domekan, bestalde, Erretiratuen Eguna izango da. 11:30ean, meza izango dute, urtean zehar hil direnen alde. Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteko abesbatzak parte hartuko du mezan. 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute Herri Ikastetxean, eta ondoren, dantzaldia izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak