EAJ-EA koalizioak, ofizialki, zortzi zinegotzi lortu zituen hauteskundeetan, baina, bostek bakarrik hartu zuten kargua ekainaren 14an. Kargua hartu ez zutenen artean, Madariaga. Urrian, baina, kargua hartzera joan zen Gurutz Madariaga. Bere esanetan, ordutik mehatxatuta sentitu da eta behartuta sentitu da kargua lagatzera. Tortura psikologikoa jasan duela adierazi zuen.
EAJ-EAk idatzi bat kaleratu du egoera hau salatzeko eta Gurutzi elkartasuna adierazteko. Etxez etxe banatu zuten idatzi hori aurreko egubakoitzean.