Kalebarrengo San Pedro jaiak aste bukaeran

Aintzane Irizar 2004ko eka. 25a, 10:23

Kalebarrengo San Pedro jaiak aste bukaeran

Bihar, zapatua, goizean hasiko dituzte ekitaldiak; marrazki lehiaketa egongo da neska-mutikoendako, 11:00etan. Ondoren, 12:00etan, ginkana jokoak egongo dira, Peña Aiastuik antolatuta. 12:30ean, kalejira egingo dute soinujoleekin. 13:00etan, berriz, marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Urteroko sagar dantza

Zapatu arratsaldean ere ez dute aspertzeko aitzakiarik izango neska-mutikoek; 16:30ean, umeendako eskulan tailerra egongo da, eta 19:00etan, buruhandiak. 20:00etan hasiko dute ohiko arbola jasotzea Ondarreko gaiteroen laguntzarekin. Arbola jaso ondoren, kalejira egingo dute. 21:00etan, berriz, afaria egingo dute. Afalostean ez da dantzarako aukerarik falta izango: 22:30ean, Bidusound diskoteka mugikorra Zurrategira etorriko zaigu. Zapatuko ekitaldiekin bukatzeko, 00:00etan, ohiko sagar dantza egongo da, eta ondoren, sua egingo dute erreka kontran.

Domekan antzerkia

Domekan amaituko dituzte aurtengo Kalebarrengo jaietako ekitaldiak. Goizeko hamarretan, txistulariekin goizeresia izango dugu; 11:30ean meza nagusia ospatuko dute. Ondoren, salda eta txorizoa banatuko diete antolatzaileek herritarrei. 12:30ean, dantza saioa izango dugu. Arratsaldean, berriz, 18:00etan, kale antzerkia izango dugu Zanga taldearen eskutik. Jaiei amaiera emateko, erromeria izango dugu, 19:30ean, Alaitz eta Olatz trikitilariekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak