Lore lehiaketako sariak banatu dituzte

Aintzane Irizar 2004ko eka. 24a, 17:41
Herriko balkoi eta leihoetako loreen lehiaketako sariak atzo banatu zituzten, San Joan bezperako ospakizunen barruan. Bi sari ematen dituzte lehiaketa horretan: bata, alde zaharreko balkoi bati, eta bestea, alde berriko balkoi bati.

Alde zaharrari dagokionez, Kalebarrengo balkoi batek jaso du lehenengo saria: Aurora Sanchez eta Alejandro Mujika senar-emazteen balkoiak, hain zuzen ere. Alde berriko balkoiari dagokionez, Ibarrondoko balkoi bat izan da dotoreena, epaimahaikideen ustez; Iñaki Askasibarren eta Pantxika Baleztenaren balkoia, hain zuzen ere.

Maila baxuagoa

Udaleko arduradunen esanetan, aurten ez dute hain zaila eduki erabakia hartzea. Izan ere, aurreko urteekin alderatuta, aurtengo maila askoz baxuagoa izan da; gainera, askoz jende gutxiagok jarri ditu loreak balkoietan.

Sariketa honekin, Udaleko arduradunen helburua da herria apaintzen laguntzen duten herritarrei euren lana eskertzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak