Botoa emateko eskubidea zuten 1.654 antzuolarretatik 854 besterik ez ziren joan hautestontzietara. %48,34, hain zuzen ere, izan zen abstentzioa Antzuolan. Hala ere, Debagoieneko herri gehienek izan zuten Antzuolak baino abstentzio handiagoa.
Herritarren Zerrenda garaile
Antzuola izan zen Herritarren Zerrendak boto gehien eskuratu zuen Debagoieneko herri bakarra. 291 herritarrek eman zion botoa HZri; EAJk 241 boto eskuratu zituen; EA izan zen hurrengo boto gehien lortu zuena, 120, hain zuzen ere; PSOEk 115 lortu zituen, PPk 34, Aralarrek 31 eta Ezker Batuak 11.