Antzuolan Goiena Telebista jartzeko hainbat froga egiten jardun dute oraingo astean. Laster, beraz, GOITB ikusteko moduan egongo gara Antzuolan.
Altzeta baserriaren ondoan Eusko Jaurlaritzak duen antena gunean, antena berria jarri dute teknikariek; GOITBren seinaleak gainerako telebista kateen seinaleei kalterik egingo ez diela ikusteko eta herrian seinalea ondo hartzen dela ikusteko egin dituzte froga horiek.
Froga horiek bukatu eta Jaurlaritzarekin akordioa sinatu ondoren, GOITB ikusteko moduan egongo gara.