Herriko gimnastek Euskadiko txapelketan urrezko eta zilarrezko dominak irabazi dituzte

Aintzane Irizar 2004ko ekainaren 2a

Aurreko asteko zapatuan jokatu zuten Euskadiko gimnasia erritmikoko txapelketa Durangon. Ariznoa taldeko neskek lan bikaina egin zuten, eta urrezko eta zilarrezko dominak ekarri zituzten etxera.

Alebin eta infantil mailetako Euskadiko txapelketan emaitza oso onak lortu zituzten antzuolarrek. Alebin A mailan, urrezko domina irabazi zuten, taldeka. Alebin B mailako taldea, berriz, bigarren geratu zen. Infantil mailan ere urrezko domina lortu zuten.

Alebin A taldean, Jurdana Pildain eta Usoa eta Lide Toledo antzuolarrek parte hartu zuten. Alebin B mailako taldeko partaideak denak dira antzuolarrak, honakoak, hain zuzen: Eukene Bastarrika, Jone Larrañaga, Ane Alberdi, Amaia Irastortza eta Onintza Legorburu.

Infantil B mailan, azkenik, honako antzuolar hauek dihardute: Olaia Gastiainek, Itsaso Garmendiak eta Ikerne Rodriguezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak