Julen Garitano antzuolarrak lan bikaina egin zuen domekan, Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Lau ordu, 21 minutu eta 58 segundu behar izan zituen maratoia amaitzeko, irabazleak baino 15 bat minutu gehiago. Mario Pelotti italiarrak irabazi zuen lasterketa (04:06:46), eta errekor berria jarri zuen, gainera. Igor Labaienek, berriz, 188. postuan amaitu zuen lasterketa (06:08:33).