Udarako hainbat ikastaro aukeran

Aintzane Irizar 2004ko mai. 20a, 13:23
Urtero moduan, era guztietako ikastaroak antolatu ditu Udalak udari begira. Gaztetxoendako, helduendako eta erretiratuendako, guztiendako izango dira ikastarook. Kasu gehienetan, ekainaren 8ra arte, martitzena, dago izena emateko aukera

Batez ere, kirolarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Udalak; helduen kasuan, baina, badago berritasun bat; umeei masajeak ematen ikasteko ikastaroa egongo da.

Gaztetxoendako ikastaroak

Orientazio ikastaroa
Egunak: Ekainak 21, 22 eta 23.
Ordutegia: 09:00etatik 12:00etara.
Tokia: Herri Ikastetxea.
Matrikula: 30 euro.
Izena emateko epea: Ekainak 8.

Aerobic eta step ikastaroa
Egunak: Uztailaren 19tik 30era, egunero.
Ordua: 11:00etan.
Tokia: Herri Ikastetxeko gimnasioa.
Matrikula: 15 euro.
Izena emateko epea: Ekainak 8.

Hainbat kirol
Egunak: Uztailaren 19tik 30era.
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.
Tokia: Frontoia.
Matrikula: 20 euro.
Izena emateko epea: Ekainak 8.

Helduendako ikastaroak

Ingelesa ikasteko udalekuak
Norendako: DBHko ikasleendako.
Egunak: Uztailaren 1etik 15era.
Ordutegia: 09:30etik 13:00etara.
Tokia: Errekaldeko lokala.
Matrikula: 66 euro.
Izena emateko epea: maiatzak 28an.

Orientazio ikastaroa
Egunak: Uztailak 1, 2 eta 3.
Ordutegia:19:00etatik 22:00etara.
Tokia: Herri Ikastetxea.
Matrikula: 30 euro.
Izena emateko epea: Ekainak 8.

Aerobic ikastaroa
Egunak: bi txanda egongo dira: Uztailaren 1etik 15era eta 19tik 29ra, astelehen, eguazten eta egubakoitzetan.
Ordua: 19:15ean.
Tokia: Herri Ikastetxeko gimnasioa, 19:15ean.
Matrikula: 8 euro.
Izena emateko epea: Ekainak 8.

Gimnasia ikastaroa
Egunak: bi txanda egongo dira: Uztailaren 1etik 15era eta 19tik 29ra, martitzen eta eguenetan.
Ordua: 10:00etan.
Tokia: Herri Ikastetxeko gimnasioa.
Matrikula: 5 euro.
Izena emateko epea: Ekainak 8.

Ume txikiei masajeak ematen ikasteko ikastaroa
Egunak: Uztailaren 1etik 15era, astelehenetik eguenera.
Ordutegia: 19:00etatik 20:15era.
Tokia: Olaran etxea.
Matrikula: 80 euro.
Izena emateko epea: Ekainak 8.

Erretiratuendako gimnasia ikastaroa
Egunak: bi txanda egongo dira: Uztailaren 1etik 15era eta 19tik 29ra, martitzen eta eguenetan.
Ordua: 10:00etan.
Tokia: Herri Ikastetxeko gimnasioa.
Matrikula: 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak