Nahikoa jolas egin zuten umeek

Aintzane Irizar 2004ko mai. 20a, 14:12
Goieskolak, Debagoieneko herri ikastetxeen elkarteak, hirugarren aldiz antolatu du Joko Tradizionalen Topaketa. Aurten, Antzuola aukeratu dute horretarako. Eguaztenean, hilak 19, ospatu zuten topaketa hori.

Debagoieneko herri eskolak

Debagoieneko herri eskolak

Debagoieneko herri ikastetxe edo eskola gehienetatik, 170 bat neska-mutiko etorri ziren eguaztenean Antzuolara; honako ikastetxe hauetatik, hain justu: Bergarako San Martin, Eskoriatzako Luis Ezeiza, Aretxabaletako Kurtzebarri, Aramaioko San Martin, eta Arrasate, Elgeta eta Antzuolako herri ikastetxeetatik; Debagoienekoekin batera, Soraluzeko Herri Ikastetxeko ikasleak ere Antzuolan izan ziren.

Era guztietako jokoak

Goizean, 10:00etan hasita, herri kirolak egin zituzten, taldeka: zaku lasterketak, harri jasotzea, soka-tira, txinga eramatea, lokotx bilketa... Bazkalostean, berriz, 14:30 aldera, hainbat txokotatik pasatu ziren taldeak, eta era guztietako jolas tradizionaletan ibiltzeko aukera izango zuten: kromoetan, gomarekin, dokearekin, hariekin, tortolosekin, yo-yoarekin, boloetan, intxaurrekin, diaboloarekin...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak