Lehengo eta oraingo kantak eskaini zituen Anje Duhaldek zapatuan

Z.V.M. 2004ko maiatzaren 3a

Anje Duhalderen kontzertuak jende ugari erakarri zuen udaletxeko osoko bilkuren aretora. Lehengo eta oraingo kantak jo zituen kantari lapurtarrak eta adin guztietako entzuleak gustura egon ziren.

Dekoratu sinple batek osatzen zuen eszenatokia. Lau argik argitzen bikotea. Gainera, hiru gitarra zeuden bi emanaldiko protagonistentzat.

Doinu lasaiekin hasi ziren Anje eta Joseba, eta kanta alaiagoak joaz amaitu zuten. Ez zituzten beraien abestiak bakarrik interpretatu: George Brassens poeta eta kantari frantsesaren abestiak eta Xabier Amuriza bertsolari bizkaitarraren koplak entzun zituzten bertaratutakoek.

Gogoetarako tartea

Abestien arteko tarteetan, euskarari, Euskal Herriari eta bertako egoerari buruzko gogoeta egiten zuten. Hogeita bost urte dituzten abestiek udaletxera gerturatu zirenak animatu zituzten. Hala, "Eperrak" abestiarekin, esaterako, entzuleen ahotsa ozen entzun zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak