Guztira, 40.000 sinadura batu behar ditu Herritarren Zerrenda deritzon taldeak, ekaineko Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko.
Antzuolan ere badago sinadurak emateko aukera, maiatzaren 7ra arte. 08:00etatik 14:00etara udaletxeko idazkaritzan sinatu daiteke. Eguenean, berriz, arratsaldean ere eman ahal izango dira sinadurak, 18:00etatik 19:30era.