Aste Santuko eguaztenean ireki behar zuten bidegurutze hau, baina atzeratu egin zuten.
Datozen egunetan, Kalegoitik Ondarrerako bidea itxiko dute. Hala, Ondarretik sartu eta irteteko Herriko Plaza izango da aukera bakarra. Hori egiten dutenean, Kalegoitik eta Ibarrondotik Herriko Plazara Sagastitik baino ezingo da joan. Herriko Plazatik Kalegoira, berriz, Buztinzuritik igo ahal izango da, orain bezala.
Buztinzuri ere zabalik
Eguen Santu egunean, bestalde, Buztinzuri kalea zabaldu zuten. Iazko irailean hasi zituzten Buztinzuri urbanizatzeko lanak, eta zoru guztia berritu dute. Buztinzuritik Sagastirako bidea ere, eskola ondoan, zabalik dago, bi noranzkoetan.
Aurrerantzean, noranzko bakarra izango du Buztinzurik. Oraingoz, plaza aldetik Kalegoirako norabidean bakarrik erabili ahal izango dugu Buztinzuri. Izan ere, Talleres Antzuola izandako eraikina goitik behera berritzen dihardute, eta andamio bereziak jarri dituzte. Lanok amaitzen dituztenean, baina, goitik beherako noranzkoa izango du.