Trenaren gaineko erakusketarako herriaren parte hartzea eskatzen da

Antzuolako trenaren eta trenbidearen gaineko erakusketa zabalduko da maiatzean, eta Udalak dei egiten die herritar guztioi, horrekin lotutako materiala badute, horren berri emateko.

Antzuolar guztion laguntza eskertuko dute udal arduradunek kultura egitasmo berri baterako. Izan ere, herriko trenaren eta trenbidearen gaineko erakusketa antolatzen ari dira maiatzerako, eta inork trenarekin lotutako argazkirik edo materialik balu, oso ondo hartuko dute arduradunek. Horretarako, Udaletxera joan edo Iñigo Ramirez de Okarizekin edo Jone Larrañagarekin harremanetan jarri besterik ez duzue.

Herriko historian, garrantzitsua

1880ko hamarkadan hasi ziren Antzuolan trenbidearen lanak. Tren Vascongado delakoa zen. 1971ko otsailaren 28an egin zuen azken bidaia.

Herriaren historian hainbat pasarte daude trenarekin lotuta. Adibidez, istripu larria izan zen Uzarragako geltokian, 1893ko uztailaren 14an. 7 lagun hil eta 40 zauritu ziren. Hildakoen artean, Deustuko alkatea zegoen. Trenaren ibilbideak hainbat bitxikeria zituen, baita: ikusgarria zen Deskargako tuneletik pasatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.