Haur Liburuaren Eguna ospatuko dute egubakoitzean

Aintzane Irizar 2004ko api. 1a, 12:02
Egubakoitzean, hilak 2, Haur Liburuaren Eguna ospatuko dute Udal Liburutegian.

Arratsaldean, 18:30ean, Erregearen traje berria ipuina kontatuko die umeei Maite Toledo antzuolarrak. Andersen idazle ezagunaren ipuina da hori. Maite Toledo, berriz, hainbat ipuin eta literatura sariketa irabazi duen antzuolarra dugu.

Bestalde, Herri Ikastetxeko umeek egindako marrazkien erakusketa jarri dute liburutegian. Eguenetik dago ikusgai erakusketa hori, eta datozen egunetan ere egongo da marrazkiok ikusteko aukera.

Azkenik, ohar bat: hilaren 7an, eguaztena, itxita egongo da liburutegia; Pazko Astean, baina, zabalik egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak