Senideekin telefonoz egoteko aukera izan du egunotan, baina, ez daukate berri gehiagorik.
San Joseko zubian sei urte pasatu dira Karmen Irizar atxilotu zutela. Alaba eta senarra ere atxilotu zituzten, baina aske geratu ziren egun batzuetara. Araba komandoari laguntza ematea leporatu zioten, eta hamar bat hilabete egon zen preso. Epaiketa egin eta 2001eko uztailean espetxeratu zuten berriro. Ordutik, Martutenen egon da, astelehenean Valladolidera eraman zuten arte.